Menua

OiaRooms

OIANDISK DANTZALEKUA OIANUMEN

Oturuntzaren ondoren ongi pasatzeko eta erlaxatzeko, gure Oiandisk dantzalekuan zuen gustuko musikaren erritmoan dantzatzea proposatzen dizuegu. Zuen abestirik gogokoenak entzungo dituzue zuen senide eta lagunekin.

Ostiral, larunbat eta jaiegun-bezpera guztietan dago zabalik, gaueko hamabietatik goizeko hirurak arte. Sarrera doakoa da jende guztiarentzat.

Ezkontzaren bat izanez gero, dantzalekua beste eremu batean antolatzen da, Oianumera afaltzera joaten den jendeak ere afalostean dantzarekin eta musika onarekin gozatu ahal izan dezan.